Link interesgarriak
Atzealdea Zuhaitz adar bat erori da Intxaurbakoitza parean
2025·01·08
N634ko errotondatik Azpilgoetarako aldapan, Intxaurbakoitza parean zuhaitz adar handi bat bota du haizeak berriz ere eta ibilgailuen pasoa oztopatu du. Urriaren 9an gauza bera gertatu zen, eta arazo honi konponbidea emate aldera, Udala Foru Aldundiarekin harremanetan jarri zen. Erantzunik jaso ez duenez, eta leku arriskutsua bihurtzen ari dela ikusita, Udala berriro jarriko da Foru Aldundiarekin harremanetan. Larrialdi zerbitzuei deitu zaie eta bidea ireki eta egoera bere onera ekartzeko lanetan dabiltza eta laster irekiko da.