Albisteak
Atzealdea

Zelaikua Plazako Zoladuraren Kolorea bizilagunek erabakiko dute

Abenduaren 4tik 11ra.

2019·12·09


Zelaikua Plazako zoladuraren kolorea bizilagunek erabakiko dute

  • Abenduaren 4tik 11ra auzotarrek 5 kolore-paleten artean erabaki beharko dute zein nahi duten. Mendaroko Udalean eman beharko dute bozka 9:00etatik 13:00ak bitarteko ordutegian.
  • Emaitza loteslea izango da. Pintaketa lanak 2020ko urtarrilean burutuko dira, hormigoizko geruzak hezetasun maila egokia duenean.

 Mendaro, 2019ko abenduak 5

Zelaikua Plazako irisgarritasun proiektuak aurrera darrai. Bizilagunekin pasa den azaroaren 19an egin zen azken bileran ezarritako material batzuen akaberetan diferentziak ebatzi zituzten auzotarrek, zehazki zoladuraren hormigoian. Hori horrela, Udalak eta auzotarrek adostu dute zoladurari kolorea ematea.

Horren aurrean, Udalak, bizilagunekin batera erabaki nahi du kolore hori eta galdeketa bat jarri du abian. Abenduaren 4tik 11ra auzotarrek 5 kolore-paleten artean erabaki beharko dute zein nahi duten Zelaikua Plazarako. Honakoak dira kolore-paleta horiek: horia, naranja, lila, urdina eta marroia.

Kolore paleta ikusgai dago Ludotekan eta Udaletxeko beheko solairuan eta erabaki nahi duten Mendaroko bizilagunen eskura hautestontzi bat jarri da Mendaroko Udalean. Bertan eman beharko dute bozka abenduaren 4tik 11ra 9:00etatik 13:00ak bitarteko ordutegian.

Bozketa koloreari buruzkoa izango da soilik. Erroldatuta dauden 18 urtetik gorako mendarotarrek ahal dute parte hartu eta emaitza loteslea izango da. Kontaketa abenduaren 11an bertan egingo da, 13:00etan bozka emateko epea itxi ostean, Mendaroko Udaleko Areto Nagusian.

Pintaketa lanak 2020ko urtarrilean burutuko dira, hormigoizko geruzak hezetasun maila egokia duenean. Jarraipena izango du ere Irisgarritasun Planak beste hainbat jarduerekin.