Albisteak
Atzealdea

Zelaikua Plazako irisgarritasun lanak amaituta, Azpilgoeta auzoari ekingo zaio 2020an

4
Zelaikua plazarainoko bidea irisgarria egiteko lanak amaitzear dira; auzotarrekin adostu den kolorez zoladura margotzea besterik ez da falta.

2020·02·05


  • Zelaikua plazarainoko bidea irisgarria egiteko lanak amaitzear dira; auzotarrekin adostu den kolorez zoladura margotzea besterik ez da falta.
  • Azpilgoetan helburua, oinezkoari ibilbide irisgarri egoki eta erosoak ematea izango da, Azpilgoeta erdiguneko plazari garrantzia emanez eta autoentzako aparkaleku kopurua mantenduz.

Zelaikua plazarainoko bidea irisgarria egiteko lanak amaitzear dira; auzotarrekin adostu den kolorez zoladura margotzea besterik ez da falta. Lanek 91.777,22€-ko aurrekontua izan dute.

Zelaikuako Plazara eta inguruko etxebizitzetara, Azpilgoeta kaletik zein plaza gaineko gunetik irisgarri den ibilbide berriaren proiektua bi helburu nagusirekin egin da:

  • Alde batetik, araudiak irisgarritasun alorrean jartzen dituen baldintzak betetzea
  • Bestetik, behe-solairuetan dauden etxebizitzen intimitatea zaintzea eta horretarako ibilbide berria fatxadara gehiegi hurbildu gabe eta atarietarako sarrerak lehengo antzera mantenduta egin nahi izan da.

 

Obra, hormigoi armatuarekin egin da, zati batzuek zubi gisa eraiki direlarik eta beste zati batzuek lur gainean egindako zoluen bidez. Ibilbideari, akabera bera ere hormigoizkoa eman zaio.

Ibilbidean, gehienezko aldapak %10 eta %8koak dira, gutxienez 1.2mko zabalera dute eta orokorrean 1.8m-takoa. Aldapek osatutako ibilbide hau, burdinazko baranda eta eskudelekin osatu da, alboetako altuerak arriskutsuak direnean kasuetan barandak eta gainontzeko lekuetan eskudelak jarrita.

Obra hasi ondoren, auzotarrek udalean akaberak aldatzeko eskaera bat egin zuten eta horren harira, herritarrekin egindako bilera baten ostean, udalak erreferendun bat antolatu zuen  emaitza loteslearekin. Orain, onartuta daude, aukeran emandako koloreen artean gustokoena suertatu zen lur-kolore batean ibilbide berriko zoruak margotzeko lanak eta hormigoiak hezetasun maila egokia duenean egingo dira margoketa lanok.

Lan hauek eginda, 2019ko Mendaroko irisgarritasun planean jasotako puntu garrantzitsuenetako bati irtenbidea eman zaio.

Azpilgoetako irisgarritasuna jomuga 2020an

Bestetik Azpilgoeta kalea ere irisgarri egiteko, 2020an, Azpilgoeta kaleko erdigunean 2.570 m2-ri eragiten  dien lanak egitea onartu da 282.504,83 €-tako aurrekontuarekin. Proiektua prest du Udalak eta jendaurrean dago egun.

Oraingo kalearen egoeran ibilgailuen zirkulazioa asfaltoan zehar doa Azpilgoeta kale erditik eta oinezkoak berriz espaloien gainetik, kalean lehentasuna ibilgailuek daukatelarik. Lanon helburua, oinezkoari ibilbide irisgarri egoki eta erosoak ematea izango da, Azpilgoeta erdiguneko plazari garrantzia emanez eta autoentzako aparkaleku kopurua mantenduz. Funtsean, erabilgarri ez diren espaloi estuak, gune aldapatsuegiak eta koxka ugariak kenduko dira, horretarako araudiak irisgarritasun alorrean jartzen dituen baldintzak betez.

 

1 2 3 4