Link interesgarriak

Atzealdea Zabor bilketa lanak egingo dira udan zehar Deba ibaian

1
• Aipatu lanak uztailetik irailera bitartean egingo dituzte Foru Aldundiak eta Udalak elkarlanean eta guztira 1.5km inguru garbituko dira. • Garbiketa guztia irailerako amaituta izanez gero, lanak beste 1.2km gehiagotara zabaltzea aurreikusten da. • Iñaki Arregui, alkatea: Deba ibai-arroa Foru Aldundiaren eskumenekoa den heinean, ekimen honek gure ibaia txukun mantentzea ahalbidetuko digu eta bide batez, Mendarok gure itsasoen egoera hobetzearen eta bertako espezieen bizi-kalitatea eta etorkizuna bermatzearen aldeko aletxoa ere jarriko du.

2021·06·30


Zabor bilketa lanak egingo dira udan zehar Deba ibaian

  • Aipatu lanak uztailetik irailera bitartean egingo dituzte Foru Aldundiak eta Udalak elkarlanean eta guztira 1.5km inguru garbituko dira.
  • Garbiketa guztia irailerako amaituta izanez gero, lanak beste 1.2km gehiagotara zabaltzea aurreikusten da.
  • Iñaki Arregui, alkatea: Deba ibai-arroa Foru Aldundiaren eskumenekoa den heinean, ekimen honek gure ibaia txukun mantentzea ahalbidetuko digu eta bide batez, Mendarok gure itsasoen egoera hobetzearen eta bertako espezieen bizi-kalitatea eta etorkizuna bermatzearen aldeko aletxoa ere jarriko du.

 

Datozen hilabeteotan, zehazki uztailetik irailera bitartean, zabor bilketa lanak eramango dira aurrera Deba ibaian, Foru Aldundiaren eta Mendaroko Udalaren arteko elkarlanean.

Lan horien bitartez, guztira 1.5km-ko azalera garbituko da, gutxi-gorabehera, Mendarozabal kaleko zubitik AP8-ko zubiraino. Aurreikuspenak betez gero, hau da, irailerako amaituta izanez gero, lanak 1.2km gehiagotara zabaltzea aurreikusten da, hain zuzen, AP8-ko zubitik N-634 zubiraino. Bilketa lanak eskuz egingo dira

Deba ibaiko zabor bilketa Oria, Deba eta Mijoa ibai arroetan egingo diren lanen barne gauzatuko dira eta hiru ibaien artean, guztira 29km-ko azalera garbituko da. Mendaroko kasuan bezala, beste bi ibai arroetan ere aurreikuspenak betez gero, bilketa lanak 12km gehiagotara zabaldu ahal izango dira (Deba, Oria eta Mijoa artean).

Ingurumenaren zaintza ardatz hartuta, bilketa lan horien helburu nagusia da, ibaietan aurkitzen diren zaborrak jasotzea, besteak beste, horiek itsasora hel ez daitezen. Horren harira, Mendaroko alkateak, Inaki Arreguik begi onez ikusi du garbiketa lanen ekimena burutzea “Foru Aldundiaren eskumenekoa den heinean, lan horiek gure ibaia txukun mantentzea ahalbidetuko digute eta bide batez, Mendarok gure itsasoen egoera hobetzearen eta bertako espezieen bizi-kalitatea eta etorkizuna bermatzearen aldeko aletxoa ere jarriko du. Etorkizun jasangarri baterako bidean, ezinbestekoa da ingurumenaren zaintzak duen garrantziaz kontzientzia hartzea eta zaintza lan horiek indartu eta bermatzea eta horren aldeko ekimen oro bultzatu eta babestuko dugu beti”; amaitu du.

1