Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Zabalik uztailaren 17 eta 18ko Mendaroko xake txapelketetan parte hartzeko izen ematea
2020·07·13
Zabalik uztailaren 17 eta 18ko Mendaroko xake txapelketetan parte hartzeko izen ematea
- Mendaroko Otarre Xake Taldeak aldibereko 20 xake partida antolatu ditu uztailaren 17an eta xake azkarreko Mendaroko II. txapelketa uztailaren 18an, Udalaren eta Uztargi terrazaren laguntzarekin.
- Izena emateko 653 715 375 zenbakira whatsapp bat bidali edo xakemendaro@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Uztailaren 17an aldibereko 20 xake partida antolatu ditu Mendaroko Otarre Xake Taldeak, 18:00etatik 20:30etara herriko plazan. Jabi Muñoz xake taldeko kidea egongo da txapelketa gainbegiratzen. Uztailaren 18an, berriz, xake azkarreko Mendaroko 88. txapelketa antolatu dute, 11:00etatik 13:30etara. Partida bakoitzak 5 minutu eta hiru segundoko iraupena izango du.
Izena emateko 653 715 375 zenbakira whatsapp bat bidali edo xakemendaro@gmail.com helbidera idatzi behar da. Mendaroko Udalak laguntzen ditu bi txapelketak eta baita Uztargi terrazak ere.