Albisteak

Zabalik martxoaren 31 bitarte Salto! Udalerritako euskadunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea

• www.labur.eus/salto2023 web orrialdean eman behar da izena. • Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Ekainaren 26an abiatuko da Orozkon eta uztailaren 4an amaituko da Diman.

2023·03·21


Zabalik martxoaren 31 bitarte Salto! Udalerritako euskadunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea

  • www.labur.eus/salto2023 web orrialdean eman behar da izena.
  • Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Ekainaren 26an abiatuko da Orozkon eta  uztailaren 4an amaituko da Diman.

Mendaro, 2023ko martxoak 20

UEMAk, udalerri euskaldunen mankomunitateak, beste urte batez SALTO Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekua antolatuko du. Zehazki, 2005-2008 urteen artean jaiotako gazteentzako da aurtengo gure udalekua. Mendaroko Udalak bat egin du ekimenarekin.

Izen emate epea martxoaren 31a bitarte egongo da zabalik. Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Ekainaren 26an abiatuko da Orozkon eta  uztailaren 4an amaituko da Diman. Tartean Areatzan eta Otxandion  egongo gara. Ondoko ibilbidea egingo dugu:

  • Ekainak 26-28 Orozko
  • Ekainak 28-30 Areatza
  • Uztailak 30-2 Otxandio
  • Uztailak 2-4 Dima

“Euskarak eta gozamenak elkartuko gaitu bederatzi egunez Bizkaian zehar. Euskal Herriko txoko ezberdinetako euskalkiak partekatuko ditugu eta lagun berriak egingo ditugu. Horrekin batera, kultur ekitaldiez eta ekintza ludikoez goxatuko dugu eta guztia giro ezin hobean. Zure zain gaude, prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta PAUSO eta SALTO!” nabarmendu dute antolatzaileek.

Informazio  gehiagorako bisitatu honako esteka: www.labur.eus/salto2023.