Albisteak
Atzealdea

Zabalik dago Mendaroko ludotekan izena emateko epea

• Zerbitzua ekainaren 24a arte eskainiko da astelehenetik ostegunera 4- 10 urte bitarteko haurrentzat eta ostiraletan 11-12 urte bitartekoentzat. Izen ematea ludotekan bertan egin ahal izango da

2021·09·21


Zabalik dago Mendaroko ludotekan izena emateko epea

  • Zerbitzua ekainaren 24a arte eskainiko da astelehenetik ostegunera 4- 10 urte bitarteko haurrentzat eta ostiraletan 11-12 urte bitartekoentzat. Izen ematea ludotekan bertan egin ahal izango da

  • Helburua da Mendaroko haurrei aisialdi aukera zabal eta anitza eskaintzea eta horri jarraiki ekintza mota desberdinez gozatzeko aukera izango dute ludotekan: mugimendu tailerrak, mendi irteerak, eskulanak, sukaldaritza…

 

Dagoeneko heldu diogu ikasturte berriari eta horrekin batera, Mendaroko ludotekak ateak zabaldu ditu berriro, beste urte batez, herriko haurrei aisialdi aukera anitz bezain zabala eskaintzeko.

Horri jarraiki, jada zabalik dago zerbitzuan izena emateko epea ere. Ludotekako ikasturte berria ekainaren 24a arte luzatuko da eta 4-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Hain zuzen, ondorengoa da zerbitzuaren antolaketa eta ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 4-10 urte bitarteko haurrak

    • < >

      Ostiralak: 11-12 urte bitarteko haurrak

    • 17:00-19:00

    Ludotekako eskaintzaren baitan, ekintza desberdin ugari izango dituzte aukeran haurrek, hala nola: eskulanak, LEGO tailerrak, jokoak, Akelarrea, sukaldaritza, mugimendu tailerrak, mendi irteerak, kirol alternatiboak, betiko jolasak… Esan bezala, helburua da Mendaroko haurrek herrian bertan aisialdi aukera desberdinez gozatzeko aukera izatea. Noski, ekintza oro aurrera eramateko garaian segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuko dira kontuan, erabiltzaileen osasuna bermatzeko.

    Interesa dutenek ludotekan bertan eman ahal izango dute izena. Horretarako haurarren datuak (izen-abizenak, jaiotze data, harremanetarako konkatuak…) eman eta urteko kuotaren ordainketa egin beharko dute ondorengo kontu korronte zenbakian. Azken hau 44 eurokoa da irailetik ekainera bitarte.  

    2095 5054 0110612258 91

    Informazio gehiagorako: 943 03 32 82

    IZENEMATEA