Agenda

Atzealdea XXVI. Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketa

.
25 IRA

Mendaroko XXVI. aire libreko Margo Lehiaketa egingo da irailaren 25ean

  • Mendaroko herria da gaia eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira.

  • Lanen aurkezpena Goñati pilotalekuan izango da, eguardiko 13:00etatik 14:00etara.

  • Epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak eta egunean bertan emango dira jakitera 14:30etan.

     

    Irailaren 25an egingo da Mendaroko XXVI. aire libreko Margo Lehiaketa eta edonork har dezake parte. Mendaroko herria da gaia, eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira. Goñati pilotalekuan egingo da lanen zigilatzea, 9:00etatik 11:00etara. Euskarriei dagokienez, lanerako prest eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki edo zirriborrorik. Lanak bertan aurkeztuko dira eguardiko 13:00etatik 14:00etara.

    Lanik onenak aukeratuko ditu horretarako gai den epaimahai batek, eta egunean bertan jakinaraziko dira epaimahaikideen izenak. Arratsaldeko 14:30etan emango dira jakitera irabazleak, eta sari banaketari ekingo zaio. Lau sari egongo dira guztira, eta lehenengo hiru postuetako margolanak udalarentzat izango dira. Lehen saria 700 eurokoa izango da, bigarrena 500 eurokoa eta hirugarrena 300 eurokoa. Laugarren saria herri saria izango da, 300 eurokoa, eta margolana herritarren bozketaren irabazlearentzat izango da.

    Erakusketa egingo da aukeratutako lanekin urriaren 1tik 10era, ostiral, larunbat eta igandeetan 12:00tatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Lagun Betikoenean. Erakusketaren ondoren, lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 29a izango da.

     

    Haurrek ere parte har dezakete

    Aire libreko margo lehiaketan haurrek ere parte har dezakete eta baldintza berdinak mantenduko dira. Bi maila egongo dira, A maila HH2tik LH2ra eta B maila LH3tik DBH3ra. Haur saridunek pintura materiala irabaziko dute.