Albisteak
Atzealdea

XXV. Mendaroko aire libreko margo lehiaketak badu irabazlea

3
Jose Miguel Arranz izan da aurtengo irabazlea nagusien atalean eta haurren kategorian Amalur Arandak jaso du A mailako lehen saria; B mailan, berriz, Irati Larreta izan da irabazlea.

2020·09·28


XXV. Mendaroko aire libreko margo lehiaketak badu irabazlea

 

  • Jose Miguel Arranz izan da aurtengo irabazlea nagusien atalean eta haurren kategorian Amalur Arandak jaso du A mailako lehen saria; B mailan, berriz, Irati Larreta izan da irabazlea.
  • 31 margolari aurkeztu dira aurten, 9 heldu eta 22 gazte.
 

Irailaren 26an izan da Mendakoro XXV. aire libreko margo lehiaketa eta aurtengo helburua izan da Mendaroko herriari buruzko artelanak egitea. 31 margolarik hartu dute parte, 9 helduk eta 22 gaztek. Nagusein atalean, guztira 8 gizonezkok eta emakumezko bakarrak hartu dute parte, eta gazteen mailan 4 mutilek eta 18 neskek. Mendaro, Eibar, Toledo, Gasteiz, Erandio, Ibarra, Viana eta beste hainbat herritakoak dira lehiaketara aurkeztutako margolariak.

Aurtengo edizioko epaimahaikideak izan dira Aitor Etxeberria, Bingen de Pedro eta Carlos Galarraga. Nagusien ataleko irabazlea Jose Miguel Arranz erandiarra izan da eta 700 euroko saria eraman du etxera. Haurren kategorian, A mailako lehen saria Amalur Arandarentzat izan da, eta B mailakoa, berriz, Irati Larretarentzat. Margotzeko material kutxa irabazi dute biek. Nagusien ataleko bigarren postuan Jorge Lopez bilbotarra geratu da, 500 euroko saria irabazita. Hirugarren eta laugarren sariak 300 eurokoak izan dira, eta Jose Reyes eta Ricardo Azkakortak jaso dituzte.

Aurten ekintza berri bat antolatu da herritarren parte hartzea sustatzeko: bigarren margolan saria zozketatu da txartelak erosten zituztenen artean, eta guztira 192 txartel zozketatu dira. Zozketaren irabazlea Julian Segundo izan da.

Erakusketa egingo da aukeratutako lanekin urriaren 2tik 11ra, ostiral, larunbat eta igandeetan 12:00tatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Lagun Betikoenean. Erakusketaren ondoren, lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.

1 2 3