Link interesgarriak

Atzealdea Wifi sistema ezarri du Mendaroko Udalak Liburutegian

• Udalbatza aretoan eta udaleko bilera geletan ere ezarri da zerbitzua. • Wifi-a erabiltzeko 2 aukera izango dituzte erabiltzaileek: mugikorra dutenek wifi seinalea hartuz eta sms bidez erregistratuz eta mugikorrik ez dutenak eguneko erabiltzailea sortuz.

2021·09·15


Wifi sistema ezarri du Mendaroko Udalak Liburutegian

 

  • Udalbatza aretoan eta udaleko bilera geletan ere ezarri da zerbitzua.

  • Wifi-a erabiltzeko 2 aukera izango dituzte erabiltzaileek: mugikorra dutenek wifi seinalea hartuz eta sms bidez erregistratuz eta mugikorrik ez dutenak eguneko erabiltzailea sortuz.

 

 

Mendaroko Udalak wifi sistema ezarri du Udal Liburutegian, Osoko Bilkura aretoan eta Udaleko bilera geletan. Helburua da mendarotarren hezkuntzan sakondu eta udal zerbitzu zein liburutegiko erabiltzaileei zerbitzu osagarriak eskaintzea. Wifi-a erabiltzeko 2 aukera izango dituzte liburutegiko erabiltzaileek:

Mugikorra dutenak: Mugikorrean, “MENDARO WIFI_GONBIDATUAK” seinalea aurkitu eta bertan sartzerakoan “AUTOREGISTRO POR SMS” izeneko aukera azalduko da. Horrela, erabiltzaileari mugikorrera mezua helduko zaio erabiltzaile eta pasahitzarekin eta konektatu ahal izango da.

Egun baterako iraupena izango du eta denbora pasatzean berriro “AUTO-REGISTRO” berri bat egin beharko da.

Mugikorrik ez dutenak: Liburuzainak erabiltzaile eta pasahitza bat sortu ahal izango dio egunean bertan erabiltzeko eta horrela ekarritako portatil edota tableta konektatu ahal izango da.

Liburutegia erabilgarri dago astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:00etara. Harremanetan jartzeko 943 033 291 telefono zenbakira dei daiteke edota liburutegi@mendaro.eus helbidera idatzi.