Link interesgarriak
Atzealdea Uztargiko pintxoak lortu du publikoaren eta epaimahaiaren lehen saria Mendaroko X. Pintxo Lehiaketan
2022·04·19
Uztargiko pintxoak lortu du publikoaren eta epaimahaiaren lehen saria Mendaroko X. Pintxo Lehiaketan
- Lehiaketan 4 tabernak hartu zuten parte: Aitz Beltz, Ormola, Lagun Betikoa eta Uztargi.
- Bezeroen artean 50 euroko hiru erosketa-bonu zozkatu dira.
Mendaroko X. Pintxo Lehiaketak badu irabazlea: epaimahaiaren lehen saria Uztargik irabazi du, Lagun Betikoak eta Aitz Beltzek ondoren. Guztiek garaikur bana jaso dute, eta Uztargik, pintxoaren taberna irabazleak, amantal bat. Herritarren botoak Uztargiko pintxoaren alde ere egin du. Bizi Poza Txarangak girotu zuen ekitaldia
Pintxorik onena aukeratzen lagundu dutenen artean, 50 euroko hiru erosketa bonu zozkatu dira. Irabazleak Enekoitz, Leire Godoy eta Jose Maria izan dira.
Udalak eskerrak eman ditu parte hartu duten 4 tabernen lanagatik eta mendaroarren erantzunagatik.