Link interesgarriak

Uztargi tabernako pintxoak irabazi du Mendaroko XI. Pintxo Lehiaketako lehen saria

• Lehiaketan 4 tabernek hartu zuten parte: Aitz Beltz, Ormola, Lagun Betikoak eta Uztargi. • Dastatzaileen artean 50 euroko hiru erosketa-bonu zozkatu dira.

2023·05·05


Uztargi tabernako pintxoak irabazi du Mendaroko XI. Pintxo Lehiaketako lehen saria

  • Lehiaketan 4 tabernek hartu zuten parte: Aitz Beltz, Ormola, Lagun Betikoak eta Uztargi.
  • Dastatzaileen artean 50 euroko hiru erosketa-bonu zozkatu dira.

 

Joan den apirilaren 22an eta 23an egindako Mendaroko XI. Pintxo Lehiaketak badu irabazlea: epaimahaiaren lehen saria Uztargik irabazi du, eta ondoren Lagun Betikoak, Ormola eta Aitz Beltzek. Pintxo bakoitzeko bildutako puntuak:

  • Uztargi: 433 boto eta 3.849 puntu.
  • Lagun betikoak: 341 boto eta 2.671 puntu.
  • Ormola: 283 boto eta 2.181 puntu.
  • Aitz beltz: 194 boto eta 1.176 puntu.

Lehenengo hirurek garaikur bat jaso dute eta Uztargik, pintxo irabazlearen tabernak, amantal bat ere. Herritarren botoak ere Uztargi pintxoaren alde egin du. Ekitaldia Bizi Poza txarangak girotu zuen.

Pintxorik onena aukeratzen lagundu zutenen artean, 50 euroko hiru erosketa bonu zozkatu dira. Irabazleak Ainhoa, Ana Fernandez eta Oscar Lazpieza izan dira. Udala irabazleekin harremanetan jarriko da.

Udalak eskerrak eman ditu parte hartu duten 4 tabernek egindako lanagatik eta mendaroarrek emandako erantzunagatik.