Link interesgarriak
Atzealdea Uztailean ekingo dio Mendaroko Udalak Nerabe eta Gazteen Sustapen-Plana gauzatzeari
2023·05·10
Uztailean ekingo dio Mendaroko Udalak Nerabe eta Gazteen Sustapen-Plana gauzatzeari
- Asmoa da Planaren garapena, partaidetza prozesu bidez, uztaila eta abendua bitartean burutzea.
- Planak udalerriak gazteentzako landu eta jorratu beharreko bideak eta ekimenak ezarriko ditu.
Mendaroko Udalak 2022an, herriko nerabe eta gazteen errealitatea hurbiletik ezagutzeko ariketa egin zuen Elhuyarren bidelaguntzarekin, eta emaitza gisa Mendaroko 15 eta 35 urte bitarteko nerabe eta gazteen egoeraren gaineko diagnostikoan jaso zen.
Behin diagnostikoa eginda, 15 eta 35 urte bitarteko mendaroarren parte hartzea oinarri, nerabe eta gazteen errealitatean nagusitzen diren esparruen baitako lan-ildoak identifikatu eta hauei erantzuteko ekintzak jaso nahi dira, Nerabe eta Gazteen Sustapen-Plana garatuta.
Mendaroko Nerabe eta Gazteen Sustapen-Planak, aisia-programen bidez, haur eta nerabeen garapen pertsonal eta soziala, autonomia eta esperimentazioa sustatzea du helburu; gazteak herritar aktibo eta parte-hartzaile izan daitezen bideak lantzea; kultura digitala garatzea; ingurumenarekiko jarrera jasangarriak eta praktika onak sustatzea; gune informaletan ere euskara erabiltzea; etab.
Gazte Plana egiteko partaidetza-prozesua tekniko-metodologikoki bideratzeko Udalak Elhuyar aholkularitza enpresa kontratatu du. Planak udalerriak gazteentzako landu eta jorratu beharreko bideak eta ekimenak ezarriko ditu.
Asmoa da Planaren garapena, partaidetza prozesu bidez, uztaila eta abendua bitartean burutzea.