Link interesgarriak

Uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira Mendaroko Santana jaiak

• Ostiral honetan hasi, uztailak 22, eta datorren asteartera bitarte, hilak 26, Mendaro jai giroan murgilduko da 40 jarduera baino gehiagorekin.

2022·07·20


Uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira Mendaroko Santana jaiak

  • Ostiral honetan hasi, uztailak 22, eta datorren asteartera bitarte, hilak 26, Mendaro jai giroan murgilduko da 40 jarduera baino gehiagorekin.
  • Mendaroko plazan ezarritako oholtzara igoko dira Errietan, DJ Esther, DJ Piu, Leize, DJ Aritz, Lisker, Mielotxin eta Zopilotes Txirriaos taldeak.
  • ‘Puntu morea’ berdintasun-informazio puntua ezarriko da uztailaren 23an, larunbata, Herriko Plazan, 12:00etatik 16:00etara.

 

Bi urteren ostean, bueltan dira Mendaroko Santana jaiak. Ostiral honetan hasi, uztailak 22, eta datorren asteartera bitarte, hilak 26, Mendaro jai giroan murgilduko da 40 jarduera baino gehiagorekin.

Uztailaren 22an arratsaldeko 19:30ean Motxaila Band elektrotxarangak jaurtiko duen txupinak emango die hasiera jaiei, Katasorginaren jaitsierarekin batera. Motxila Bandek azken emanaldia eskainiko du hilaren 23an Mendaron.

Guztira 5 jai egun abiatuko dira non musika eta kirola gailenduko diren eta herritar orori zuzendutako ekintza andana izango diren aukeran. Uztailaren 22an jaien hasiera eguna izango da, 23a Kuadrila eguna, 24a Adindun eta Haurren eguna, 25a Santixao eguna eta 26a Santana Eguna.

Mendaroko plazan ezarritako oholtzara igoko dira Errietan, DJ Esther, DJ Piu, Leize, DJ Aritz, Lisker, Mielotxin eta Zopilotes Txirriaos taldeak. Mendaroko Pelota Eskolako kideek kirol-erakustaldia eskainiko dute uztailaren 25ean. Ospatuko da ere Plazaz plaza txapelketako emakumeen partidua. Uztailaren 26an, herri kirol erakustaldia izango da.

Iñaki Arregi alkateak azaldu du “tradizioa eta berritasunak uztartzen ditu 40 ekintzatik gora batzen dituen programa honek. Herritar eta eragile asko eta askok eman dute beren alea 2022ko Santana jaiak guztion topaleku bila daitezen; alaitu eta hunkitu gaitzaten, bi urteren ondoren. Eskertu eta balioan jarri nahi dugu hori Udaletik. Herritik herriarentzak osatutako jai egitarau herriko ederra dugu berriz ere”.

Berritasunen artean, nabarmentzekoa aurten Santana eguneko prozesioa Azpilgoetako elizatik Garagartzako elizara egingo da. Santana Ermitaren egoerak behartu du Udala erabaki hori hartzera herritarren segurtasuna bermatze aldera.

 

Jai berdinzaleak

Mendaroko Udalak, Mendaroko Tratu On taldeak, Mendaroko gazte asanbladak, ARNO guraso elkarteak eta Mendaroko emakume migratzaileen kolektiboak elkarlanean aritu dira, eraso hauek prebenitzeko, artatzeko eta erantzuteko protokolo bat osatzeko. Protokoloa 4 ataletan banatu da: Prebentzioa, arreta, erantzun publikoa, erasotzailearekin zer?. Horrez gain, artapen bideak zehaztu dira.

Udalak protokoloa herriko taberna eta aisia espazioetan banatu du. Horrez gain, ‘Puntu morea’ berdintasun-informazio puntua ezarriko da uztailaren 23an, larunbata, Herriko Plazan, 12:00etatik 16:00etara.

 

Egitaraua

Uztailak 22

18:30     SALBEA AZPILGOETAKO ELIZAN, Udaletxetik bertara Mendaroko Txistulariekin

19:30     TXUPINAZOA udaletxetik BIZI POZA TXARANGAK ALAITUA eta KATASORGINAREN jeitsiera

20:00     JAIOBERRIEI SANTANETARA ONGIETORRIA, 2019, 2020 eta 2021ean jaiotako txikientzat, udalbatza aretoan

23:00     ERRIETAN TALDEAREN KONTZERTUA

1:00       ESTHER ETA PIU DJ-EN SAIOAK

Uztailak 23

12:00     BIZI POZA Txarangaren KALEJIRA

13:00     PAELLA LEHIAKETA, udaletxearen kontu: arroza, olioa, oilaskoa eta gatza

15:00     HERRI  BAZKARIA ikastolako jolastokian

16:30     KUADRILEN ARTEKO JOLASAK

18:00     MOTXAILA BAND Elektrotxarangaren kalejira

23:00     PLAYBACK LEHIAKETA eta SARI BANAKETA (paella, jolas, playback)

0:00       LEIZE TALDEAREN KONTZERTUA

1:30       DJ ARITZ AP-ren SAIOA

Uztailak 24

11:00     TXIRRISTA ERRALDOIA ETA PUZGARRIAK Azpilgoetan

12:30     MEZA Nagusia Azpilgoetako elizan

13:30     EUSKAL DANTZAK Goñati frontoian

14:30     BAZKARIA AIZPE Elkartean

18:00     HAUR DANBORRADA Bizi Poza Txarangarekin. Arno Guraso Elkarteak antolatua

20:00     LISKER taldearekin dantzaldia

23:30     LISKER taldearen dantzaldi jarraipena

Uztailak 25

11:00     BERGARAKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA

12:30     MEZA NAGUSIA Garagartzako elizan

12:00     MENDAROKO PELOTA ESKOLAKOEN PELOTA PARTIDUAK

13:00     PLAZAZ PLAZA TXAPELKETAKO EMAKUMEEN PARTIDUA, Ados Pilotakoen eskutik

18:00     ELEKTRO TXUFLA Elektrotxarangarekin kalejira

22:30     NAGUSIEN DANBORRADA Mauxitxa txarangarekin

0:30       KONTZERTUA ZOPILOTES TXIRRIAOS TALDEAREKIN

Uztailak 26

10:30     PROZESIOA Azpilgoetatik Garagartzara txistulariekin

11:00     MEZA NAGUSIA Garagartzako elizan

11:45     ERROMERIA Bertsolariak: Trikitilariak:

18:00     HERRI KIROLAK Goñati frontoian

  • Binakako aizkolari I Santana saria
  • Mutil eta Neska kategoriak
  • Hodei Ezpeleta, Patxi Mindegia, Jon Rekondo, Suharri Rodriguez, Julen Larrea, Josean Etxeberria
  • Nerea Sorondo, Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi, Laiene Pikabea

19:30     MIELOTXIN folk taldearen, musika eta dantza emanaldia

22:30     KATASORGINAREN IGOERA jaiei bukaera emateko