Berriak

Atzealdea Uztailaren 10ean K-Sarietako laburmetraiak ikusteko aukera izango dute mendarotarrek San Agustin Aretoan

• Arratsaldeko 19:00etan izango da. Honako filmak proiektatuko dira: Ama (Huhezinema), Mouse (Animadeba), Eggchild (Zinetika) eta Pasaia (Hator, Hator).

2022·06·29


Uztailaren 10ean K-Sarietako laburmetraiak ikusteko aukera izango dute mendarotarrek San Agustin Aretoan

 

  • Arratsaldeko 19:00etan izango da. Honako filmak proiektatuko dira: Ama (Huhezinema), Mouse (Animadeba), Eggchild (Zinetika) eta Pasaia (Hator, Hator).

 

 

Datorren uztailaren 10ean San Agustin Aretoak K-Sarietako laburmetraien proiekzioa hartuko du. K Sariak Zineklub eta zinemaldien arteko lankidetzaren emaitza dira. Herriz-herri sarietara aurkeztutako filmen proiekzioa gauzatzen da.

Zinemaldien aurkezpena, laburmetraien emisioa eta solasaldia burutuko da eragileekin. Arratsaldeko 19:00etan izango da. Honako filmak proiektatuko dira:

  • Ama (Huhezinema)
  • Mouse (Animadeba)
  • Eggchild (Zinetika)
  • Pasaia (Hator, Hator)

Ekimenak Mendaroko Udalaren babesa du.