Link interesgarriak

Atzealdea Urtebetean 75.510 kg plastiko gogor jaso ditu Mankomunitateak

• 2021eko irailean abiarazi zuen Mankomunitateak garbiguneetan plastiko gogorra jasotzeko zerbitzua.

2022·12·07


Urtebetean 75.510 kg plastiko gogor jaso ditu Mankomunitateak

  • 2021eko irailean abiarazi zuen Mankomunitateak garbiguneetan plastiko gogorra jasotzeko zerbitzua.
  • Garbiguneetan utzi daitezkeen plastiko gogor motak: era guztietako kaxak eta tuberiak, bidoiak, edukiontziak, garrafak, lorontziak, leihoak, persianak (burdinik gabe), paratxokeak (kamioienak ez), aulkiak, mahaiak, hamakak, plastikozko pallet-ak, tuberiak eta kanaloiak…

 

2021eko irailetik hona 75.510kg plastiko gogor jaso ditu Mankomunitateak eskualdeko garbiguneetan eta Aizarnazabalgo Recuperados Isasi enpresara bideratu ditu birziklatzeko.

 

Mankomunitateak 2021ean egindako azterlan batek erakutsi zuen Debabarrenan edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen %65a birziklagarriak direla, eta Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen baitan aurten Mankomunitateak herriz herri egin dituen karakterizazioetan berretsi da errealitate hori.

 

Hori horrela, gaikako bilketa sustatzeko jardunean dihardu Mankomunitateak azken urteetan, helburua izanik eskualdean hondakinak egoki sailkatzea. Horretarako, hondakinak gaika jasotzeko zerbitzuak eta baliabideak handitzen ari da azken urteetan: plastiko gogorra gaika biltzeko zerbitzua abiarazi zuen garbiguneetan 2021eko irailean, minigarbiguneetan kafe kapsulak jasotzeko aukera dago iaztik…

 

Mankomunitateak gogorarazi nahi du, hondakinak egoki sailkatuz gero, gizakion ingurumen aztarna murrizteaz gain, Debabarrenako familia bakoitzaren ekonomia laguntzen ere ari garela, izan ere, guztira, eskualde mailan, Debabarrenako Mankomunitateak 2.021.964,99 euro aurreztuko lituzke urtean eskualdeko biztanleek egoki sailkatuko balituzte hondakinak.

 

Kasu honetan, urtebetean gaika bildu den plastiko gogorrari esker, 11.475 euro aurreztu ditu Mankomunitateak, 153 euro tona bakoitzeko.

 

 

Bigarren bizitza bat

 

Dagozkion edukiontzian sailkatzen diren hondakinei bigarren bizitza bat ematen zaie. Esaterako, garbiguneetan jasotzen diren plastiko gogorrak zati txikitan banatzen dira berrerabili ahal izateko. Adibidez, terrazetako mahai eta aulkiak egiten dira berrerabiltzeko prestatutako material horrekin.

 

Honakoak dira garbiguneetan utzi daitezkeen plastiko gogor motak: era guztietako kaxak eta tuberiak, bidoiak, edukiontziak, garrafak, lorontziak, leihoak, pertsianak (burdinik gabe), aulkiak, mahaiak, hamakak, plastikozko pallet-ak, tuberiak eta kanaloiak…