Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Urte hasieran Herriko Enparantzako trafikoarentzako ezarritako ordutegiaren balorazio positiboa egin du udalak eta mantendu egingo du aurrerantzean

.

2026·09·09


Urte hasieran Herriko Enparantzako trafikoarentzako ezarritako ordutegiaren balorazio positiboa egin du udalak eta mantendu egingo du aurrerantzean

2024an egin zen Kaleak DenONAK Mendaroko espazio publikoen inguruko parte-hartze bidezko planean jasotako moduan, udalak Herriko Enparantzako ibilgailuen joan-etorria murriztu eta guztiontzat leku lasaiago eta seguruagoa bilakatzeko neurriak hartu zituen iazko urte amaieran. Enparantzan motordun ibilgailuekin sartzeko ordutegia goizeko 8:00etatik eguerdiko 12:30etara mugatu zuen astegunetan, asteburuetan itxita mantenduz. 

Sei hilabeteko proba pilotuaren ondoren udal gobernuak hartutako neurrien balorazio positiboa egin du. Plazako automobil eta kamioien joan-etorria murriztuta, gorabeheraren batzuk izan diren arren, orohar, helburua bete dela pentsatzen du udalak. Herriko bizitzaren gune nagusia den Herriko Enparantza guztiontzako, eta bereziki, haur, pertsona nagusi eta pertsona zaurgarrienentzako leku lasaiagoa, seguruagoa eta osasuntsuagoa delarik orain. Hori dela eta ordutegi horrekin jarraituko da aurrerantzean ere.

Udaletik adierazi da, gainera, aurrera begira ere, 2024an onartu zen Kaleak DenONAK plana oinarri hartuta Mendaroko espazio publikoak hobetzen joateko asmoa daukala.