Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Urriaren 30 eta 31n ospatuko da Mendaroko IX. Pintxo Lehiaketa
2021·10·27
Urriaren 30 eta 31n ospatuko da Mendaroko IX. Pintxo Lehiaketa
- Uztargi, Lagun Betikoak eta Aitz Beltz tabernek hartuko dute parte. Bi ordu tartetan izango dute herritarrek pintxoak dastatu eta bozkatzeko aukera: 12:00ak eta 15:00ak artean eta 19:00etatik 21:00etara.
- 50 euroko bi bonu zozketatuko ditu Udalak parte-hartzaile guztien artean taberna irabazlean erabiltzeko.
Datorren larunbat eta igandean, urriak 30 eta 31, ospatuko da IX. Mendaroko Pintxo Lehiaketa. Uztargi, Lagun Betikoak eta Aitz Beltz tabernek hartuko dute parte.
Bi ordu tartetan izango dute herritarrek pintxoak dastatu eta bozkatzeko aukera: 12:00ak eta 15:00ak artean eta 19:00etatik 21:00etara.
50 euroko bi bonu zozketatuko ditu Udalak parte-hartzaile guztien artean taberna irabazlean erabiltzeko.
Igandean, urriak 31, 13:00etan, kalejira egongo da Rockalean taldearen eskutik.