Albisteak
Atzealdea

Urriaren 23an, bigarren eskuko azoka Mendaron

• Goñati pilotalekuan kokatuko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara. • Azokaren helburua Mendaron birziklatzearen eta berrerabilpenaren kultura sustatzea da.

2022·10·14


Urriaren 23an, bigarren eskuko azoka Mendaron

 

  • Goñati pilotalekuan kokatuko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara.
  • Azokaren helburua Mendaron birziklatzearen eta berrerabilpenaren kultura sustatzea da.

 

Datorren igandean, urriaren 23an, bigarren eskuko azoka izango da Mendaron. Goñati pilotalekuan kokatuko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Mendaroko bigarren eskuko azoka taldeak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, arropa, dekorazio elementuak, jostailuak, liburuak… erosteko aukera izango da.

Azokaren helburua Mendaron birziklatzearen eta berrerabilpenaren kultura sustatzea da. Modu honetara, hondakinen kopurua eta produktuen ekoizpena murriztuko litzateke, ingurumena babestuz.

Udalak herritarrei ekimenean parte-hartzeko gonbita luzatzen die.