Link interesgarriak
Atzealdea URA Uraren Euskal Agentziak eta Mendaroko Udalak lankidetza protokoloa sinatu dute ibai-ibilgu eta ertzetan garbiketa lanak burutzeko
2021·11·09
URA Uraren Euskal Agentziak eta Mendaroko Udalak lankidetza protokoloa sinatu dute ibai-ibilgu eta ertzetan garbiketa lanak burutzeko
- Lankidetza akordioaren helburua da ibilguen ingurumena hobetu eta mantentzeko lanak egitea, eta, aldi berean, udalerria zeharkatzen duten ibai-tarteetan, gaitasun hidraulikoaren ahalmena bermatzeko lanak egitea.
URA Uraren Euskal Agentziak eta Mendaroko Udalak lankidetza protokoloa sinatu dute ibai-ibilgu eta ertzetan garbiketa lanak burutzeko. Bi erakundeen arteko konpromisoa zehazteaz gainera, Ekintza Plan bat adostu da, udalerrian dauden jabari publiko hidraulikoko ibai-ibilgu eta ertzetan egin beharreko lanetan eraginkorragoak izateko. Lanokin ertzetako eta ibaiertzeko landaredian kalteak ekiditeko eta, orokorrean, ibai-ekosistema eta bere biodibertsitatea babesteko neurriak hartu dira.
Lankidetza akordioaren helburua da ibilguen ingurumena hobetu eta mantentzeko lanak egitea, eta, aldi berean, udalerria zeharkatzen duten ibai-tarteetan, gaitasun hidraulikoaren ahalmena bermatzeko lanak egitea.
Mendaroko Udalak eskura jartzen du, ere, hiri-hondakin solidoak biltzeko duen zerbitzua, udalerria zeharkatzen duten ibaietan, ibai-tartean sartu eta hiri-hondakin solidoak edo baliokideak kendu ahal izateko, edota udaletxetik sustatu nahi diren ingurumen hobekuntzarako beste edozein ekimen egin ahal izateko, betiere ibai-ekosistemaren sustapenarekin, mantentzearekin, lehengoratzearekin eta hobekuntzarekin lotuta daudenak.