Link interesgarriak

Udalak tratamendu irristagaitza aplikatuko du Goñati pilotalekuan

• Jarduera ekainaren 6an egingo da. Pilotalekua ez da egun osoan egongo eskuragarri. • Jarduketa-eremua kantxaren perimetroa izango da, 510 metro koadro guztira, eta jarduketaren aurrekontua 3.570 euro + % 21eko BEZa da.

2022·06·02


Udalak tratamendu irristagaitza aplikatuko du Goñati pilotalekuan

  • Jarduera ekainaren 6an egingo da. Pilotalekua ez da egun osoan egongo eskuragarri.
  • Jarduketa-eremua kantxaren perimetroa izango da, 510 metro koadro guztira, eta jarduketaren aurrekontua 3.570 euro + % 21eko BEZa da.

 

Mendaroko Udalak tratamendu irristagaitza emango dio Goñati frontoiari ekainaren 6an. Pilotalekua ez da egun osoan egongo eskuragarri. Helburua da herritarren eta instalazioaren erabiltzaileen segurtasuna hobetzea.

Lana izango da gainazala garbitzea koipegabetzeko produktuekin, tratatu beharreko materialaren poroa irekitzeko disoluzio irristagaitza aplikatzea eta, horrela, gainazala irristakortasunean eta produktu neutroekin garbitzean erabat seguru uztea.

Jarduketa-eremua kantxaren perimetroa izango da, 510 metro koadro guztira, eta 1etik 5era bitarteko eskala batean irristadurarekiko erresistentziako 3. gradua egingo da.

Jardueraren aurrekontua 3.570 euro + % 21eko BEZa da.