Link interesgarriak
Atzealdea Udalak Plaza auzotik Arnoate baserrirako bidea konpontzeko lanak lizitatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian
2022·06·16
Udalak Plaza auzotik Arnoate baserrirako bidea konpontzeko lanak lizitatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian
- Arnoateko bidea ia 5 km-ko landa-bidea da, eta asfaltatze-lanek 2.190 metro koadro hartuko dituzte.
- Urteko azken lauhilekoan egini diren obrek 103.576,17 euroko hasierako aurrekontua dute, BEZa barne. Lanak egiteko 6 asteko epea aurreikusten da.
Mendaroko Udalak Plaza auzotik Arnoate baserrirako bidea konpontzeko lanak lizitatzeko lehiaketa publikoa jarri du abian. Interesa duten enpresek ekainaren 27a baino lehen aurkeztu behar dituzte proposamenak Mendaroko Udalaren kontratatzailearen profilean, www.mendaro.eus helbidean.
Arnoateko bidea ia 5 km-ko landa-bidea da, Plaza auzotik Arnoate baserriraino doana. Arnoate baserriaz gain, baserri eta ustiategi asko daude tartean (Emezabal, Oleaga, Etarte, etab.).
Ia osorik hormigoizko bidea da, nahiz eta Plaza auzoko gune batek eta bide zati batzuek akabera aglomeratua izan. Hainbat puntutan, hormigoia hondoratuta, erorita, apurtuta eta pitzatuta dago, bai egunero erabiltzen delako, bai dagoen hormigoia zaharra delako, eta, gainera, armadurarik gabe egiten delako.
Egin beharreko lanak, beraz, 2.190 metro karratuko asfaltatze-lanak izango dira: plaza auzorako sarrera eta bidearen zatiak. Asfaltozko geruza berriaren eta dagoen hormigoizko zoladuraren arteko lotura behar bezala gauzatzeko, egungo hormigoia moztu eta kenduko da. Hormigoizko eremu kaltetuenak txikituko dira, beharrezko indusketa egingo da eta, bete eta trinkotu ondoren, asfaltozko geruza bat zabalduko da.
Tarte batzuetan arekak egiteko aprobetxatuko dira lanak, eta bideko puntu batean bionda motako babesa jarriko da, bihurgunea erortzeko arrisku handia baitago.
Urteko azken lauhilekoan egin nahi diren obrek 103.576,17 euroko hasierako aurrekontua dute, BEZa barne. Lanak egiteko 6 asteko epea aurreikusten da.