Albisteak

Udalak Mendaro Berri aldizkariaren 8. zenbakia argitaratu du

Ale bana banatu da Mendaroko etxebizitza guztietan, eta eraikin publikoetan ere badago. Modu digitalean, www.mendaro .eus-en.

2022·06·10


Udalak Mendaro Berri aldizkariaren 8. zenbakia argitaratu du

  • Ale bana banatu da Mendaroko etxebizitza guztietan, eta eraikin publikoetan ere badago. Modu digitalean, www.mendaro.eus-en.

 

Mendaroko Udalak 'Mendaro Berri' aldizkariaren 8. zenbakia argitaratu berri du. Bertan, 12 orritan, zentroa, Andoneikua auzoa, Maite Maiora kirolgunea eta ospitalea lotuko dituen igogailu publiko berriaren obren hasierari buruz jarduten da. Honako gai hauek ere jorratzen ditu: Goikola landa-bidea hobetzea, ‘Nire eskola baratzea’ proiektua, hutsik dauden lokaletan negozio berriak bultzatzeko udal-diru-laguntza, euskara-plana, zenbait albiste labur eta AP8ren zarataren diagnostikoa edo Arranbideko etxebizitzen horma egonkortzeko obrak.

Ale bana banatu da Mendaroko etxebizitza guztietan eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Modu digitalean, www.mendaro.eus-en.