Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Udalak ikastolako ikasgela bateko zorua berritu du udan hau haur txikien beharretara egokitzeko

.

2026·09·09




 

Udalak ikastolako ikasgela bateko zorua berritu du udan hau haur txikien beharretara egokitzeko

Udalak ikastolako zuzendaritzak hala eskatuta, ikastetxeko ikasgela batean zegoen terrazozko lurraren gainean PVCzko zoru binilikoa ezartzeko lanak burutu ditu abuztuan, ikasturte berrirako ikasgela erabiltzeko moduan egon dadin. 

Zoru berriak amortugazio gehiago eskainiko du eta ume txikiak bertan lauhankan eroso ibili ahal izateko egin da aipatutako aldaketa.

Egindako lanek 5.800 euroko kostua izan Dute (BEZ barne) eta bere finantziaziorako Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza jasotzea espero da. Modu honetan kostuaren %60a finantzeatzea espero da, hain zuzen ere.

Azken urteotan urtero egin ditu udalak ikastetxearen eskariei erantzunez edo beraiekin koordinatuta, ikastetxeko azpiegiturak berritu eta egokitzeko lanak. 

Hain zuzen ere, goiko solairuan eguzkitik babesteko toldoak ezartzea, beste ikasgela bateko zorua egokitzea edo berriki jolaslekuan jarri den saskibaloirako saski elektrikoak dira esandakoaren adibidea.

Mendaroarrei zerbitzurik onena eskaini ahal izateko, Mendaroko baldintza aldakorretara ahalik eta hobekien egokitutako eraikin eta azpiegiturak izatea da bai ikastolaren eta bai udalaren nahia, azken finean.