Link interesgarriak
2020·10·08
Udalak Euskaltegian matrikulatzen diren mendarotarrei diru-laguntzak emango dizkie
- Taldeak osatzeko zailtasunengatik, ez da euskaltegirik izango Mendaron. Herritarrek beste herri bateko euskaltegira joan beharko dute, eta Udalak dirulaguntzak jarriko ditu eskuragarri ikasle horientzat.
Euskaltegiko ikastaldea osatzeko zailtasunak izan dira ordu eta maila ezberdineko pertsonak batzerakoan; ondorioz, ikasturte honetan ez da euskaltegirik izango Mendaron. Udalak, ordea, dirulaguntzak lortzeko aukera emango die beste herrietako euskaltegietara joango diren mendarotarrei.
Dirulaguntzen helburua euskararen normalizazioa sustatzea da. Matrikula kostuaren %80a arte ordainduko da, eta ikasturteko 300 euroko laguntza emango da gehienez, laguntzatik kanpo geratuz garraio eta ostatu gastuak. Dirulaguntzen onuradun izateko ezinbestekoa da Mendaron erroldatuta egotea gutxienez urte beteaan eskaera egin aurretik, eta udalarekin betebeharrak egunean izatea. Bestalde, nahitaezkoa da gutxienez eskolen %80ko asistentzia edo ikasturtean gutxienez HABE maila edo azpimaila bat gainditzea, eta egin beharreko ebaluazio-probak egitea.
Dirulaguntza eskaera epea itxita dago, irailaren 1etik 15era izan baita. Zalantzarik izanez gero, jarri Udalarekin harremanetan, bulegora joanda astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara edo 943 03 32 82 zenbakira deituta.