Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Udalak Etxez Etxeko laguntzen partida handitu du eskaerei erantzuteko

.

2024·10·23


Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eskaerak gora egin du Mendaron:  2021ean, 10 pertsona artatu ziren, 2022an 15, 2023an 23 pertsona eta aurten, 2024an, 29 pertsonari eskaini zaie zerbitzua. Gaur egun, 25 pertsona artatzen ditu ELZk.

2024. urterako aurrekontua 200.000 eurokoa izango da, eta datorren urterako 269.000 eurokoa. Zerbitzuaren ordu-kopurua ere igoko da: 2024rako aurreikusitako 8.300 orduetatik 2025erako 11.100etara igaroko da.

Erabiltzaileen profilei dagokienez, % 68 emakumeak dira eta % 32 gizonak. 80 urtetik gorakoak % 72 dira, gainerakoak 59 eta 79 urte bitartekoak.

Artatutako pertsonen % 83,36 mendekotasun- edo desgaitasun-maila duten pertsonak dira, eta % 13,64 autonomoak.