Link interesgarriak

Atzealdea Udalak antolatuta maila desberdineko hiru talde hasiko dira datorrean astean euskara ikasten Mendaron

.

2023·10·20


Udalak antolatuta maila desberdineko hiru talde hasiko dira datorrean astean euskara ikasten Mendaron

 

Mendaron bertan euskara ikastaroak jaso nahi zituzten herritarrei deialdia zabaldu zien irailean Mendaroko Udalak. Euskara ikasteko gogoz zeuden pertsona heldu guztiak identifikatu nahi zituzten, beraen beharretara ahalik eta gehien egokitutako euskara ikastaroak eskaintzeko asmoz. Hogei lagunetik gora izango dira azkenean 3 mailatan sailkatuta, datorren astean hasi eta  ekainera bitartean euskara ikastaroak jasoko dituztenak.

 

Astelehen eta asteazkenetan 14:30etatik 16:30etara izango dituzte klaseak A1 mailakoek (ezer ez edo oso gutxi dakitenak); astearte eta ostegunetan 14:30etatik 16:30etara A2 mailakoek (pixka bat moldatzen direnak) eta astearte eta ostegunetan 18:30etatik 20:30etara C1 mailakoek (EGA ateratzeko maila daukatenak). Ikastaro guztiak Udaletxeko lokaletan izango dira urriaren 23tik ekainaren 27ra.

 

Ikastaroan matrikulatzeak 80 euroko kostua izango du, plazo bakarrean edo bi plazotan ordaindu ahal izango den kantitatea, eta ikasturte amaieran %75eko asistentzia edo handiagoa justifikatzen dutenei 40 euro itzuliko dizkie Udalak.