Albisteak
Atzealdea

Udal Zerbitzu eta Espazioak 15 egunez ixteko erabakia hartu du Mendaroko Udalak

Bandoa:koronabirusa hedatzearen aurkako babes neurriak.

2020·03·13


                                                         BANDOA


UDAL ZERBITZU ETA ESPAZIOAK 15 EGUNEZ IXTEKO ERABAKIA HARTU DU MENDAROKO UDALAK


Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailek hartutako erabakien ondoren eta hauen gomendioak jarraituz, gaurtik hasi eta 15 egunez, udal zerbitzuak eten eta azpiegiturak ixteko erabakia hartu da. Erabaki hau koronabirusa hedatzearen aurkako babes neurri gisa hartu da eta hurrengo zerbitzu eta espazioei eragingo die:
•    Lagun Betikoak jubilatuen egoitza.
•    Eguneko Zentroa.
•    Udal Liburutegia.
•    San Agustin Kulturguneko jarduera eta ikuskizun guztiak bertan n behera geratuko dira.
•    Ludoteka, Gaztelekua eta KZ gunea.
•    Azpilgoetako Kultur Etxean ematen diren ekintza guztiak.
•    Goñati Pilotalekuko eta Andoneikuako padel-aren instalazioak.


HERRITAR GUZTIENTZAKO GOMENDIOAK


Herritarrei eskatzen diegu erantzukizun indibidual eta kolektiboarekin jokatzeko eta honako gomendio hauek bete ditzaten:
•    Arrisku-eremu batera bidaiatu eta sintomak izanez gero, etxean egon behar da, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluarekin harremanetan jarri telefonora honetan: 900 20 30 50.
•    Higiene-neurriak hartzea, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea.
•    Komeni da sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten adineko pertsonekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan ez egotea, edo leku publiko eta jendetsuetara ez joatea.
•    Eztul egin, doministiku egin edo sukarra duten pertsonengandik gutxienez metro 1eko tartea mantentzea.
•    Etxean eta leku publikoetan eskuekin ukitzen diren gainazalen garbitasuna areagotzea.
•    Ahal den neurrian, pertsonen pilaketak saihestea.
Neurri hauen helburu nagusia koronabirusaren hedapena geldiaraztea da. Udalak ez du baztertzen datozen ordu edo egunetan, ildo honetan neurri gehiago hartzea.

Udaletik aldez aurretik barkamena eskatzen dugu erabaki hauek herritarrengan sor ditzaketen eragozpenengatik eta bizilagunen laguntza eta arreta eskertzen dugu.

Udaletxea zabalik egongo da. Hala ere, herritarrei gomendatzen zaie, posible den heinean, telematikoki egitea beharrezko kudeaketak. Horretarako, udal web orria https://www.mendaro.eus, ,erregistroa@mendaro.eus  helbide elektronikoa edo 943 033282 telefonoa erabili dezakete.
 
Mendaron, 2020ko martxoaren 13an.

ALKATEA,
Iñaki Arregui Uria