Link interesgarriak
2024·06·07
Udal gimnasioa kudeatzeko kontratuaren lizitazioa atera du Mendaroko Udalak
Datozen lau urteetan udal gimnasioa kudeatzeko enpresa bat esleituko da eta aurrerantzeko zerbitzuaren ordutegia moldatuko da.
Goñati eraikineko udal gimnasioa kudeatzeko kontratua prozedura irekiaren bidez esleituko da datorren hilabetean. Kontratuak lau urteko iraupena izango du, eta interesa duten enpresek ekainaren 7tik uztailaren 16ra aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak.
Gimnasioaren erabiltzaileek egindako eskaera jarraituz, ordutegia moldatu egingo da. Lizitazioaren oinarritan zehaztu den bezala, publikoarentzat irekia egongo da gutxienez astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik 20:30etara, eta larunbatetan 9:00etatik 12:00etara.
Kontratazioaren espedientea eta horri lotutako dokumentazio teknikoa Euskadiko Kontratazio Plataformako Mendaroko Udalaren profilean argitaratuko dira, eta proposamenakk elekronikoki aurkeztu beharko dira.