Link interesgarriak

Atzealdea Trinitateko Haur Parkea berrituko da udazkenerako

2
Ikastolako umeen parte hartzeari esker egin da proiektuaren aukeraketa

2024·07·10


Trinitateko Haur Parkea berrituko da udazkenerako

Ikastolako umeen parte hartzeari esker egin da proiektuaren aukeraketa

Trinitateko haur-jolasen parkea, Mendaroko ikastolaren atzealdean dagoena, 2012an instalatu zen eta, dagoeneko, nahiko hondatuta dago. Horregatik, Mendaroko Udalak kanpoko enpresa bat kontratatu du lanak egiteko. Udalak umeen segurtasuna bermatuko zuen parke bat eskatu zuen, material iraunkorrekin egina eta mantentze-lan handirik eskatzen ez zuena. Hainbat enpresek beren proposamenak aurkeztu zituzten, 5 urtetik 10 urtera bitarteko ikastolako haurrei erakutsi zitzaizkienak, eta umeek bozkaketa bidez egin zuten herrian egongo den parkearen aukeraketa.

Mendaroko haurrek Kimubat Enpresaren proposamena hautatu zuten. Jolas-gunea ingurune naturalarekin integratzeko material naturalekin eraikiko da parke berria, egurra eta enborrarekin. Txorientzako kaxen ideian oinarritutako hiru egitura jarriko dira, eta egungo jolasguneko hainbat elementu aprobetxatuko dira bigarren bizitza bat emateko. Gainera, zoruaren zoladura jarraitua kautxuz estaliko da, segurtasun handiagoa izateko.

Obrak egiteko 37.645eko aurrekontua izango du enpresak (BEZa barne), eta udazkenerako eginda egongo da jolas parkea.

Enetz Ezenarroren hitzetan: “Trinitateko jolas-parkearen egoera kaskarra ikusita, ezinbestekoa zen hau berritzea. Haurrak izango direnez instalazioaz disfrutatuko dutenak, funtsezkoa iruditu zitzaigun umeek hautaketa-prozesuan parte hartzea. Parke berriak segurtasun eta jasangarritasun baldintzak beteko zituela ziurtatu nahi genuen, baina baita haurren lehentasunak eta beharrak beteko zituela ere, Mendaroko espazio publikoak guztion gozamenerako hobeak izan daitezen”.

1 2