Link interesgarriak

Atzealdea Trinitate Txiki jaieguna izango da Mendaron 2025eko ekainaren 16an

Datorren urtean tokiko ohiko Santa Ana jaieguna larunbata izango denez, Trinitate Txiki izendatu da jaiegun alternatibo.

2024·06·12


Trinitate Txiki jaieguna izango da Mendaron 2025eko ekainaren 16an

Datorren urtean tokiko ohiko Santa Ana jaieguna larunbata izango denez, Trinitate Txiki izendatu da jaiegun alternatibo.

2025ean, ekainaren 16a, Trinitate Txiki eguna, jaiegun izendatu da Mendaron. Normalean ospatzen den tokiko jaiegun ofiziala den Santa Ana eguna, uztailaren 26an ospatzen dena, datorren urtean larunbata izango delako hartu da erabakia. Honen ordez, Trinitate Txiki eguna izendatu da jaiegun alternatibo.

Erabakia Udalbatzak maiatzaren 28an egindako ohiko bilkuran berretsi zen, 2025erako tokiko jaien egutegi ofiziala onartzean. Era berean, Udalbatzak erabaki zuen, hemendik aurrera, Santa Ana eguna asteburu batean ospatzen den bakoitzean, Trinitate Txiki eguna jaiegun gisa ospatuko dela. Neurri honen helburua Mendaroko biztanleek Santa Ana asteburuetan tokatzen den urteetan jaiegun gehigarri bat ospatu ahal izatea bermatzea da.

Argazkia: Barren.eus