Link interesgarriak

Trinitate Jaiak ospatuko dira Mendaron ekainaren 10etik 13ra bitartean

• Bizi poza txarangaren kalejirarekin emango zaie hasiera jaiei, eta Ikastolako haurren bertso saioarekin amaituko dira.

2022·06·02


Trinitate Jaiak ospatuko dira Mendaron ekainaren 10etik 13ra bitartean

  • Bizi poza txarangaren kalejirarekin emango zaie hasiera jaiei, eta Ikastolako haurren bertso saioarekin amaituko dira.

 

Trinitate Jaiak ospatuko dira Mendaron datorren ekainaren 10etik 13ra bitartean, ostiraletik astelehenera. Askotariko ekintzekin osatutako programazioa osatu da, eta adin guztiei zuzendutako jarduerak egongo dira aukeran.

Jaiei hasiera Bizi Poza txarangak eskainiko duen kalejirarekin emango zaie 19:00etatik aurrera. Larunbatean, aldiz, Trinitate bezperan, zuhaitza jasotzea, kanpai errepika eta etxapilluak egingo dira 17:00etatik aurrera.

Igandeari dagokionez, Trinitate eguna, Mendaroko txistulariek kalejira eskainiko dute 10:00etatik aurrera. Ondoren, 11:30ean, meza nagusia egingo da, Eleiz Abesbatza eta Ameikutzen partaidetzarekin. Behin meza amaituta, 12:30ean, herri kirolen txanda izango da. Aroa Sanchez harria jasotzen arituko da, eta Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi ‘Txikia IV’ aizkoran. Ondoren Saioa Lizarralde eta Lean trikitilarien ikuskizuna egongo da ikusgai.

Astelehenean, jaien azkenengo egunean, meza santua egingo da Trinitateko baselizan 11:00etan. Eta amaiera bezala, Ikastolako haurrek bertso saio bat eskainiko dute, eta honen ostean Saioa Lizarralde eta Lean trikitilariek giroa alaituko dute.