Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea TREBA NERABEAK: ‘Kontzientzia eta gorputza’ tailerra azaroaren 12an Elgoibarren

.

2025·11·06


Azaroaren 12an, 18:00etatik 20:00etara, Treba Nerabeen programaren baitan, ‘Kontzientzia eta  gorputza’ izeneko saioa egingo da Elgoibarko Gaztelekuan. Jarduera HARIak elkarteak  dinamizatuko du, eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 

Helburua gazteek gorputzarekiko eta emozioekiko kontzientzia garatzea da, modu ludiko eta  parte-hartzailean. Jarduera doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da. Izen-ematea esteka honen bidez, kartelean agertzen den QR kodearen bidez, gaztelekuan bertan, posta elektronikoz edo telefonoz egin daiteke

Gainera, mokadutxo baten bueltan arituko gara, giro atsegin eta lasai batean. 

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalak antolatzen dute, TREBA Nerabeak  programaren bidez, nerabeen ongizatea eta autoezagutza sustatzeko helburuarekin.