Link interesgarriak
TREBA Gurasoak ekimenak eta Mendaroko Udalak ‘Nola landu sexualitatea haur eta nerabeekin’ hitzaldia antolatu dute euskaraz
2022·02·17
TREBA Gurasoak ekimenak eta Mendaroko Udalak ‘Nola landu sexualitatea haur eta nerabeekin’ hitzaldia antolatu dute euskaraz
- Datorren martxoaren 1ean eta 7an izango da, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Mendaroko Udaletxeko lehenengo solairuan.
- Hitzaldirako izen ematea erregistroa@mendaro.eus helbidera idatziz egin beharko da, eta horretarako azkenengo eguna otsailaren 25a izango da.
TREBA Gurasoak ekimenak eta Mendaroko Udalak haur eta nerabeen gurasoentzako ‘Nola landu sexualitatea haur eta nerabeekin’ hitzaldia antolatu dute, euskaraz, datorren martxoaren 1erako eta 7rako. 17:00etatik 19:00etara bitartean izango dira bi hitzaldiak Mendaroko Udaletxeko lehenengo solairuan.
Hitzaldiko trebatzailea Nerea Lores Martikorena hezitzailea izango da. Sexualitatea etxeko espazioan era baikor eta dinamikoan lantzeko hitzaldia izango da, eta alaba eta semeak sexualitatean hezteko gakoak jorratuko dira.
Hitzaldirako izen ematea erregistroa@mendaro.eus helbidera idatziz egin beharko da, eta horretarako azkenengo eguna otsailaren 25a izango da.
Bestalde, hitzaldiarekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:
- Haurrak, gorputza eta identitatea aztertzea.
- Inguruko pertsonen eta gurasoen eragina identifikatzea.
- Haurrekin modu onuragarrian hitz egiteko baliabideak eskaintzea.