Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Toledon izan den tren istripu larriko biktimen omenez, gaur, urriak 28, 20:00etan, udaletxe aurrean minutu bateko isilunea izango da
.
2026·10·28

Mendaroko udalak bat egiten du Eudelek egindako deialdiarekin eta Toledon izan den tren istripu larriko biktimen omenez, gaur, urriak 28, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan, udaletxe aurrean egingo den minutu bateko isiluneko elkarretaratzean parte hartzera dei egiten die herritarrei.
Mendaroko udalak bere samina adierazi nahi du eta elkartasuna adierazi biktimen senide eta hurbilekoei eta, oro har, Gaztela-Mantxako herri osoari.