Agenda
Atzealdea

"Susanaren Iraultza" Antzerkia

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunari begira hainbat ekintza antolatu ditu Mendaroko Udalak, horietako bat da “Susanaren Iraultza” antzezlana.
14 AZA

“Susanaren iraultza” antzerkia azaroaren 14an San Agustinen

  • Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunari begira hainbat ekintza antolatu ditu Mendaroko Udalak, horietako bat da “Susanaren Iraultza” antzezlana.

    Azaroaren 14an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan izango da “Susanaren Iraultza” antzezlana San Agustinen. Sarrera doakoa da eta Leire Jantzidendan eskuratu behar da aurrez.

    Antzerkia martxoan egitea aurreikusten zen, baina osasun krisialdiarengatik atzeratu egin behar izan da. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunari begira egingo da orain. Antzezlana Uhartean taldearen ekoizpena da, eta clown antzezlea Esther Carrizo. Emazte eta gizonen artean ematen diren desorekak aztertzen ditu obrak, eta Susana clown-ak iraultza antolatzea proposatzen du.