Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Sexu askapenarekin lotutako liburu eta material gida prestatu du Mendaroko Udalak
2023·06·28
Sexu askapenarekin lotutako liburu eta material gida prestatu du Mendaroko Udalak
- Helburua da sexu aniztasunaren inguruan udal liburutegiak dituen materialak agerian jarriz, erabiltzaileak informatu eta heztea, gizartetik LGTBIfobia kanporatze aldera.
Gaur, ekainaren 28a, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da eta hori aitzakia hartuta, udal liburutegiak gai hau jorratzen duten liburu eta materialak ikusgai jarri ditu. Erakusketa jartzearekin batera irakurketa gida praktiko bat ere prestatu da, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten liburu tematiko zein narratibazkoak, film eta web guneak bilduz. Material horiek adin guztientzako aproposak dira eta Mendaroko Udaletxeko Berdintasun Sailak prestatua izan da.
Erakusketa nahiz gidaren xede nagusia materialak ezagutzera ematea eta horiek hautatzeko interesa duen oro orientatzea da, sexu aniztasunaren inguruan udal liburutegiak dituen materialak agerian jarriz, erabiltzaileak informatu eta heztea, gure gizartetik lgtbfobia kanporatze aldera.