Albisteak
Atzealdea

Sex Sua musikala igande honetan, ekainak 11, San Agustin aretoan

• Sex Sua musikal bat da, teknologia berrien erabileraren ondorioz sortzen ari diren komunikazio-kode berriei buruz hausnartzen duena.

2023·06·07


Sex Sua musikala igande honetan, ekainak 11, San Agustin aretoan

 

  • Sex Sua musikal bat da, teknologia berrien erabileraren ondorioz sortzen ari diren komunikazio-kode berriei buruz hausnartzen duena.

 

 

Mendaroko Udalak Andoni Mutiloaren Sex sua musikala programatu du datorren iganderako, ekainak 11, arratsaldeko 18:00etan. San Agustin aretoan izango da eta doan.

 

“Ligatzeko gogoa duzu, baina aplikazioak ez zaizkizu ondo ematen? Zailtasunak dituzu zure komunikazio-kodeak ulertzeko? Eta aplikazio horiek erabiltzen hasi zarenetik, zure antsietateak gora egin du? Zure kasua bada, ez kezkatu behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra”.


Sex Sua musikal bat da, teknologia berrien erabileraren ondorioz sortzen ari diren komunikazio-kode berriei buruz hausnartzen duena. Aktore bakarra du taula gainean, eta bere konpainian ilusio faltsuen bidean murgilduko dira ikusleak, umorez eta dramaz beteriko bidaia bat egiteko.