Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko ikastolako hirugarren solairuan toldoak jarri dira gehiegizko beroa ekiditeko
2024·07·04
Mendaroko ikastolako hirugarren solairuan toldoak jarri dira gehiegizko beroa ekiditeko
Ikastolako zuzendaritza pozik gelditu da egindako lanekin
Ikastetxearen atzealdeko fatxadak hego-ekialdera ematen duenez, ikasgelak gehiegi berotzen ziren egun eguzkitsuetan. Pertsianak dauden arren, beharrezkotzat jo da leiho horietan toldoak jartzea, argi naturala hobesteko.
Horregatik, Mendaroko Udalak bost gelatan 6x3 metroko toldoak jarri ditu, berde kolorekoak eta erresistentzia handiko materialekin fabrikatuak. Tamaina dela eta, toldo bakoitzak motor bat dauka, urrutiko aginte baten bidez errazago ireki eta ixteko. Horretarako, dagokion instalazio elektrikoa egin da leiho bakoitzean. Gainera, toldoek mugimendu-sentsoreak dituzte, automatikoki ixteko haize bortitza detektatzen denean.
Ikastolako zuzendaritza pozik gelditu da egindako lanekin.