Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Saskibaloiko kantxa berriaren pintaketa lanak direla eta eskolako jolastoki handia itxita egongo da asteburuan, irailaren 26 eta 27an
2026·09·24

Saskibaloiko kantxa berriaren pintaketa lanak direla eta eskolako jolastoki handia itxita egongo da asteburuan, irailaren 26 eta 27an
Asteburu honetan, irailaren 26 eta 27an, eskolako jolasleku handian, saskibaloi kantxa berriaren marrak pintatuko ditu Broker Kirol enpresak. Hori dela eta jolasleku handia jendearentzako itxita egongo da, pintaketa lanak amaitu eta lehortzen diren bitartean.
Herriko kirol azpiegiturak hobetzen jarraitzeko asmoarekin, uztaila hasieran sapaitik zintzilikatutako saski tolesgarri elektrikoak instalatu ziren eskolako jolaslekuan, baina, saski hauei dagokien kantxa marraztu gabe geratu zen. Orain saskibaloi kantxa berria jokatzeko prest geratuko da pintaketa lanak amaitutakoan.
Lanak direla eta sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi dizuegu.