Link interesgarriak

Santana jaietako uztailaren 24ko Kuadrila bazkarian izena emateko epea, zabalik

Santana jaietako uztailaren 24ko Kuadrila bazkarian izena emateko epea, zabalik

2023·06·27


Santana jaietako uztailaren 24ko Kuadrila bazkarian izena emateko epea, zabalik

 

  • Uztargi, Ormola eta Aitz Beltz tabernetan eman behar da izena, 10 euroko ordainketa burutuz pertsonako, uztailaren 14a baino lehen.

 

 

Santana jaiak uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira aurtengoan. Kuadrila Eguna 24an ospatuko da eta jada zabaldu du Udalak herri bazkarian izena emateko epea: uztailaren 14a bitarte egongo da zabalik. Uztargi, Ormola eta Aitz Beltz tabernetan eman behar da izena, 10 euroko ordainketa burutuz pertsonako.

 

Kuadrila ezberdinek paella prestatu beharko dute. Udalak emandako osagaiak erabiltzea derrigorrezkoa izango da: arroza, oilaskoa, olioa eta gatza. Osagaiak gehitu daitezke. Epaimahaiak baloratuko ditu: arrozaren puntua, aurkezpena eta zaporea.

 

3 sari daude jokoan: lehenengo saria 200 euro, bigarren saria 150€ eta hirugarren saria 100€.

 

Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa izango da. 

 

Animatu eta izan jaiaren parte!