Link interesgarriak

Atzealdea Santakutz pareko udal pistak garbitzeko lanei ekin die Mendaroko Udalak

• Helburua da, datorren urteari begira, aipatu lurretan espezie autoktonoak landatzea. Horretarako, baina, pistak garbitzeaz haratago, bertako pinudia neurtu eta baloratuko du Udalak horiek bertatik kendu aurretik. • Garbiketa lanen aurrekontua 2.671 eurokoa da.

2021·05·05


Santakutz pareko udal pistak garbitzeko lanei ekin die Mendaroko Udalak

  • Helburua da, datorren urteari begira, aipatu lurretan espezie autoktonoak landatzea. Horretarako, baina, pistak garbitzeaz haratago, bertako pinudia neurtu eta baloratuko du Udalak horiek bertatik kendu aurretik.  
  • Garbiketa lanen aurrekontua 2.671 eurokoa da.

 

Landa ingurunearekiko apustuan eta honen zaintza zein biziraupena bermatze aldera, Mendaroko Udalak landa eremu publikoa garbitzeko lanetan dihardu.

Horri lotuta, berriki Santakutz parean dauden udal pistak garbitzeko lanei ekin die, urteen poderioz, horiek sasiz bete baitira. Gauzak horrela, Bergaretxe enpresa izango da garbiketa lanak egitearen arduradun eta horretara bideratu ditu Udalak, hain zuzen, 2.671 euro (BEZ kanpo).

Lan horien helburua da pistak garbi eta txukun uztea, datorren urteari begira, bertan espezie autoktonoak landatu ahal izateko. Gaur egun, lursail horietan pinudi bat dago eta asmoa da hori bertatik kentzea, pinuak gaixorik baitaude eta horien egoera ez baita ona. Edozein kasutan, Udalak, garbiketa lanak egin ostean eta beste edozein pauso eman aurretik, pinudia neurtu eta baloratuko du. Lan hori 2021ean zehar egitea aurreikusi du.