Albisteak

Santa Ana jairik ez, baina bai kultur egitaraua, segurtasun neurri oro betez

Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatzen die, “guztion artean, elkar errespetatu eta zainduz, 2022an Santa Ana jaiak ospa ditzagun”.

2021·07·15


Santa Ana jairik ez, baina bai kultur egitaraua, segurtasun neurri oro betez

  • Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatzen die, “guztion artean, elkar errespetatu eta zainduz, 2022an Santa Ana jaiak ospa ditzagun”.

Santa Ana jaiak izango lirateke protagonista Mendaron uztailaren 26aren bueltan, baina Covid-19ak eragindako osasun egoera medio, Mendaroko Udalak eta herriko eragileek erabaki dute jai egunik ez antolatzea. Ordea, kultur ekitaldi sorta izango da aukeran, segurtasun eta prebentzio neurri oro bermatuz.

Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatzen die, “guztion artean, elkar errespetatu eta zainduz, 2022an Santa Ana jaiak ospa ditzagun”.

Honako kultur egitaraua izango da Mendaron uztailaren 24tik 26ra:

Larunbata, uztailak 24

11:00 Padel finala (2 partidu), Kirolgunean

17:00 ‘Nire azalean arrotz eta Leiho zikin garbi’ dantza emanaldia Pilotalekuan (Aforo mugatua)

18:00 DJ PIUS Garagartzan (Aforo mugatua)

20:00 SaiaGoiat kontzertua Garagartzan (Aforo mugatua)

Igandea, uztailak 25

11:00 Puzgarriak eta UR-txirrista Azpilgoetan

17:00 Emakume Pilota Txapelketako final laurdena eta MTE pilota eskolakoen erakustaldia (Aforo mugatua)

20:00 Errietan kontzertua Garagartzan (Aforo mugatua)

Astelehena, uztailak 26

11:30 Meza Nagusia Azpilgoetan

12:30 Bertso jaialdia Goñatin: Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Sebastian Lizaso eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. (Aforo mugatua)

18:00 Las Divas del Soul Goñatin (Aforo mugatua)

 

Aurrez aforo mugatudun ekintzen sarrerak Udalean eta Lagun Betikoak tabernan eskuratu daitezke uztailaren 19tik 23ra.