Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Santa Ana baselizaren birgaitze lanak berrekingo dira

.

2024·10·16


Santa Ana baselizaren birgaitze lanak eten egin behar izan ziren ekainaren hasieran. Teilatuko egiturako egurra espero baino egoera okerragoan topatu zen, eta horrek obraren atzerapena eragin zuen. Urriaren bukaeran edo azaroaren hasieran aurreikusten da (eguraldiaren egoeraren arabera) birgaitze lanei berrekitea. Lanok Egurki Eraikuntzak S.L. enpresak egingo ditu 3 hilabeteko epean eta 137.927,04 €-ko aurrekontua izango du.