Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Santa Ana baselizako eta inguruko lanak amaituta
.
2025·07·17

Santa Ana baselizako teilatua berritu ostean, Mendaroko Udala bestelako lanak egin ditu Santa Ana eguna baselizan eta inguruetan behar bezala ospatu ahal izateko: baselizako lurra garbitu, eserlekuak lijatu, margotu eta barnizatu, kanpoko harrizko mahaia konpondu, bidea desbrozatu, eskaileretako mailak txukundu, hondatutakoak aldatu eta irrist egitearen aurkako tatxuelak jarri, egurrezko baranda konpondu etab.





