Link interesgarriak

Publizitate Kanpaina Original Onenaren Saria jaso du Mankomunitateak 2020ko Eguberrietako Kanpainarengatik

.

2021·09·30


Publizitate Kanpaina Original Onenaren Saria jaso du Mankomunitateak 2020ko Eguberrietako Kanpainarengatik

 

  • Publifestival sarietan Publizitate Kanpaina Original Onenaren Saria jaso dute Mankomunitateak eta Adaki komunikazio agentziak, “Gabonetan izan garbi” publizitate kanpainagatik.

  • Aurten ere sentsibilizazio kanpaina berriak egingo dira, eta gaikako bilketa sustatzeko edukiak kolektibo berrietara zuzenduko dira, Mankomunitatearen mezua gizarteko esparru guztietara zabaltzeko helburuarekin, eskualdeko herritar guztien inplikazioa sustatzeko.

  • Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakaria: “Mankomunitatean oso eskertuta sentitzen gara sari honekin, eta harro Adaki agentziarekin elkarlanean egin dugun lanagatik. Gaikako bilketa sustatzen jarraituko dugu ekintza desberdinen bidez, horien artean sentsibilizazio kanpainak, sinisten dugulako ikusgarritasuna ematen dietela ingurumena zaintzeko beharrari, eta herritarren inplikazioa areagotzeko tresna direla.”

    Publizitate Kanpaina Original Onenaren saria jaso dute Debabarrena Mankomunitateak eta Adaki komunikazio agentziak 2020ko Eguberrietako Kanpainarengatik Publifestival sarietan.

    Joan den urteko Gabonetan, kanpaina deigarria abiarazi zuen Mankomunitateak, Gabonetako pertsonaiekin protagonista gisa. Helburu zuen eskualde osoko adin eta jatorri guztietako pertsonengana iristea, gaikako bilketaren tasa igotzeko xedearekin. Zabaldu zen mezua argia zen: Gabonetan sortzen dugun hondakin kopurua nabarmen handitzen denez, egun berezi horietan ezinbestekoa da hondakin bakoitza dagokion edukiontzian uztea.

    Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez, “Mankomunitatean oso eskertuta sentitzen gara sari honekin, eta harro Adaki agentziarekin elkarlanean egin dugun lanagatik. Gaikako bilketa sustatzen jarraituko dugu ekintza desberdinen bidez, horien artean sentsibilizazio kanpainak, sinisten dugulako ikusgarritasuna ematen dietela ingurumena zaintzeko beharrari, eta herritarren inplikazioa areagotzeko tresna direla.”

    Sentsibilizazio kanpaina berriak aurten

    Aurreko urtean Mankomunitateak hainbat kanpaina gauzatu zituen eskualdeko gaikako bilketaren datuak hobetzeko ahaleginean. Eta, urte eta erdian, eskualdeko gaikako bilketa ia %2 igo da, herritar eta gizarte eragile guztien inplikazioari esker. Hori horrela, aurten ere kanpaina berriak egingo dira bilakaera positiboari bultzada emateko. Kanpaina berrien helburua izango da gizarteko gainerako hondakin sortzaileetan eragitea, hau da, aurreko urtean egin ziren kanpainak kontuan izanik, edukiak kolektibo berrietara zuzentzea. Modu honetara, Mankomunitatearen mezua gizarteko esparru guztietara zabaltzea izango da xedea, eskualdeko herritar guztien inplikazioa sustatzeko.