Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Pozoi bolatxoak bota ditu norbaitek Mañuzka kale inguruko berdeguneetan
.
2024·11·20
Azpilgoeta auzoan, Mañuzka kale inguruko berdeguneetan pozoi bolatxoak bota ditu norbaitek azken egunetan. Ertzaintza eta Mendaroko Udaletxeko brigada hauek erretiratzen ibili badira ere, Udalak kontuz ibiltzeko deia luzatu nahi die herritarrei; bereziki haurrak edo animaliak
dauzkatenei.
Inola ere ez da onargarria edozeinen osasuna arriskuan jar dezakeen ekintza hau eta hori dela eta salaketa irmoa egin nahi du Mendaroko Udalak.