Link interesgarriak

Poltsa industrialik ezin da utzi beira edukiontzietan

1
• Mankomunitateak hainbat pegatina jarri ditu edukiontzietan, herritarrak, eta batez ere tabernariak, ohartarazteko inolako poltsarik ezin dela bota beira edukiontzietara.

2022·02·07

Azken hilabeteetan ohikoa izaten ari da beira edukiontzien barruan poltsa industrialak ikustea. Horregatik, Mankomunitateak hainbat pegatina jarri ditu edukiontzietan herritarrei, eta batez ere tabernariei, mezu argi bat helarazteko: ezin da inolako poltsarik bota edukiontzi hauetara.

Tabernetan edo establezimenduetan sortzen den beira poltsetan jasotzen bada ere, poltsak hustu egin behar dira edukiontzian, baina ezin dira edukiontzi barrura bota. Izan ere, birziklapena oztopatzen dute eta edukiontziak hondatzen dituzte.

Hori horrela, Mankomunitateak mesedez eskatzen die inolako poltsarik ez botatzeko beira edukiontzietara.

1