Link interesgarriak

Plaza auzotik Arnoate baserrira arteko landa-bidean hesi-metalikoak ezarri ditu Udalak

2
• Zoladura eraberritzeak 100.154,09 eurotako aurrekontua izan du, BEZ barne. Orain, segurtasun hesi metalikoak ezartzeko, Udalak 12.581,34 € inbertitu ditu, BEZ barne. • Mendaroko Udalak 2021az geroztik, urtero, 150.000 euro inbertitzen ditu landa-bideen konponketa lanetan. Legealdian 450.000 euro inbertituko dira guztira landa bideen konponketan.

2022·12·21


Plaza auzotik Arnoate baserrira arteko landa-bidean hesi-metalikoak ezarri ditu Udalak

  • Zoladura eraberritzeak 100.154,09 eurotako aurrekontua izan du, BEZ barne. Orain, segurtasun hesi metalikoak ezartzeko, Udalak 12.581,34 € inbertitu ditu, BEZ barne.
  • Mendaroko Udalak 2021az geroztik, urtero, 150.000 euro inbertitzen ditu landa-bideen konponketa lanetan. Legealdian 450.000 euro inbertituko dira guztira landa bideen konponketan. 

 

Plaza auzotik Arnoate baserriraino doan landa-bideko zoladura berritu ostean, Mendaroko Udalak hesi-metalikoak ezarri ditu herritarren segurtasuna bermatzeko. Zoladura eraberritzeak 100.154,09 eurotako aurrekontua izan zuen, BEZ barne. Orain, segurtasun hesi metalikoak ezartzeko, Udalak 12.581,34 € inbertitu ditu, BEZ barne. Arnoate baserriraino Plaza auzotik doan bideak 5 kilometro luze ditu.

 

Urtero 150.000 euro landa bideak berritzeko

Mendaroko Udalak 2021az geroztik, urtero, 150.000 euro inbertitzen ditu landa-bideen konponketa lanetan. Hala adostu zuten Udal Gobernuak (EAJ-PNV) eta PSE-EE oposizioko alderdiak 2021eko aurrekontuaren onarpenean. PSE-EE alderdiak egindako emendakin bat izan zen. Legealdian 450.000 euro inbertituko dira guztira landa bideen konponketan. Iaz, Alkorta, Sahatsu eta Aranerrekako herri bideak konpondu ziren. Aurten, jada, burutu da Goikolako bidearen eraberritzea, eta orain Arnoate bidea berritzeko azken lanak burutu dira, iraila eta urria artean zoladura berritu ostean.

Iñaki Arregui alkateak eta Mari Jose Telleria zinegotziak nabarmendu dute “fruituak eman dituen elkarlanaren emaitza da. Bi aldeok begi onez ikusi genuen urtez-urteko diru-partida zehatz bat ezartzea landa bideetan hobekuntzak egiteko. 2022 amaierarako 300.000 euro inbertituak egongo dira 2 urtetan. Gure baserriak eta esplotazioak zaindu, lagundu eta sustatzea da jomuga. Azpiegitura egokiak behar ditugu herri osoan. Horri erantzuten diogu lan-lerro honekin”.

 

1 2