Link interesgarriak

Atzealdea Plan Estrategiko berria garatzen hasi da Mankomunitatea

.

2023·03·03


Plan Estrategiko berria garatzen hasi da Mankomunitatea

 

• Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakaria: “Helburua da gure zerbitzuen bidez hondakinen kudeaketan eta gaikako bilketaren sustapenean eman ditugun urratsak aztertzea eta etorkizuneko helburuetarako oinarriak ezartzea”.

 

• 97 S & F, SL enpresak, lehiaketa publiko bidez esleituta, egingo du Plan Estrategikoa datozen 10 hilabeteetan.

 

Debabarrenako Mankomunitateak bere zerbitzuetan hobekuntzak ezartzen jarraitzen du, eta Plan Estrategiko berri bat garatzen hasi da, orain arte hondakinen kudeaketaren eta gaikako bilketaren arloan egindako lana aztertzeko eta etorkizuneko helburuetarako oinarriak ezartzeko.

 

97 S & F, SL lehiaketa publiko bidez esleitutako enpresak egingo du Plan Estrategikoa datozen 10 hilabeteetan.

 

Mankomunitateko lehendakariak, Iosu Arraizek, azpimarratu duenez, “aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu hondakinen kudeaketari eta gaikako bilketaren sustapenari dagokionez, ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin. Plan Estrategiko berri bat egiteak etorkizuneko helburuak eta horiek lortzeko estrategiak definitzeko balioko du”.

 

Hiru fase

 

Plan Estrategikoa hiru fasetan egingo da, eta honako mugarriak izango ditu: lantalde espezifiko bat osatzea, interes-taldeak identifikatzea, Mankomunitatearen misioari, ikuspegiari eta balioei buruzko aurretiazko hausnarketa estrategikoa, barne- eta kanpo-azterketa, AMIA diagnostikoa eta helburuak ezartzea, eta, azkenik, helburu bakoitzaren estrategiak eta ekintza-plana garatzea.

 

Aurrekariak

 

2020an, Mankomunitateak bere irudi korporatiboa berritu zuen, etapa berri bati hasiera emateko eta epe labur eta ertainerako aurkeztu zuen plan estrategikoan jasotako erronkei erantzuteko. Horretarako, hondakinen bilketa eta kale garbiketa zerbitzua hobetzean jarri zuen fokua, eta orduz geroztik bertan ezarritako ekintzak egin ditu, hala nola Urruzunoko zabortegia ixtea, gaikako bilketan herritarren inplikazioa areagotzeko sentsibilizazio-kanpainak garatzea, hainbat udalerritako kale garbiketa indartzea, lurpeko 65 edukiontzi berritzea, etab.